Información adicional
Hij@s | 1, 2, 3 |
---|---|
Semanas | 1, 2, 3, 4, 5, 6 |
Horario | Mañana, Tarde |
Udako programarik dibertigarriena aurkezten dizuegu. UR KIROL UDALEKUAK! Gure taldeak saio bikainak diseinatu ditu piraguismoa, paddlesurfa, big sup eta jarduera / tailer desberdinekin gozatzeko. Uda ahaztezina biziko duzue. Helburu nagusia gure ikasleek itsasoan segurtasunez gozatzeko beharrezkoak diren oinarrizko trebetasunak, autonomia eta konfiantza eskuratzea da, jardueren bitartez.
Goizean edo arratsaldean. Zuk aukeratu noiz nahiago duzun. Goizean, 10:00etatik 13:00etara, uretako jarduerak uretatik kanpoko beste jarduera osagarri batzuekin uztartuko ditugu: skate, mendi irteera, pilota, slacklinea, bizikleta, hondartzako jolasak, tailerrak eta abar. Arratsaldeetako programan, 16:00etatik 18:00etara, uretako jarduera bat burutuko dugu, egunero berri bat probatuz. Azken eguna berezia izango da bi kasuetan. Erronka desberdinei aurre eginez, udaleku astean ikasitakoa eta taldean lan egiteko gaitasuna proban jarriko dituzte. Amaitzeko, hamaiketako edo askari bat egingo dugu taldean.
Ikasleak: 2006 eta 2012 artean jaioak, biak barne.
Prezio eta deskontuak izena ematen duten seme alaba eta txanda kopuruaren arabera.
Sema-alaba 1
2 Sema-alaba
3 Sema-alaba
Sema-alaba 1
2 Sema-alaba
3 Sema-alaba
Aukeratu izena emango diezun sema-alaba kopurua eta zein astetan izango ditugun ur kirol udalekuez gozatzen.
79,00€ – 1.569,60€
Hij@s | 1, 2, 3 |
---|---|
Semanas | 1, 2, 3, 4, 5, 6 |
Horario | Mañana, Tarde |
Ondarroa EAEko hiriburu nagusietatik, Bilbo, Donostia eta Gasteiztik, ordubetera dago. Hiriburuetatik ibilgailu partikularrean etortzeko asmoa baduzue, A8 autopista hartuta, irteera desberdinak daude Ondarroara iristeko:
Hauek dira irteerak:
· Donostiatik: 54. irteera: Itziar-Deba
· Gasteiztik: 14. irteera: Elgoibar
· Bilbotik: 84. irteera: Matiena eta 88. irteera: Iurreta
· Behin Ondarroara iritsita, Arrigorri hondartzan aurkituko gaituzue.
Garraio publikoan etortzea bada zuen asmoa, ondorengo autobus-lineak dituzue:
· Bizkaibus A3915: Ondarroa - Ermua - Bilbao
· Bizkaibus A3916: Ondarroa - Durango - Bilbao
· Lurraldebus DB03: Lekeitio - Ondarroa - Donostia
· Lurraldebus BD04: Mallabia - Deba - Ondarroa
Udako egunetan hondartzatik gertu apakalekua aurkitzea ez da izaten lan makala. Aukerarik onena Zaldupe eskola publikoaren alboan dagoen doako aparkalekuan kotxea utzi eta ibai ondotik hondartzara oinez etortzea da. 10 minutuko ibilaldi atsegina da hondartzara eramango zaituena.
Bestalde, aurrean dugun Saturrarango hondartzak aparkaleku handi bat du. Bi hondartzak elkartzen dituen pasealekutik 5 minututan iritsiko zarete Arrigorri hondartzara. Mutrikuko udalak kontrolatzen duen aparkaleku honetan aparkatzeko, uda garaian, ordaindu beharra dago.
Eguzkitako krema, toalla, uretako arropa egokia (bainujantzia, kamiseta, neoprenoa…) eta aldatzeko arropa.
Egun pasa etortzeko asmoa baduzue, aukera zabala aurkituko duzue Ondarroako jatetxe eta tabernetan, pintxo, parrila, plater edo kazuelitak dastatzeko. Osatu zuen eguna bertako gastronomia dastatuz.
Kokapena
Arrigorri kalea 1, Ondarroa
GAZTE TXARTELA
%10 eko DESKONTUA
10% beherapena kayak eta padel surf ibilbide gidatuetan, ikastaroetan eta Big SUP jardueran.
Arrigorri hondartza
48700 Ondarroa
Bizkaia, País Vasco