Paddle Surf Erraldoia
Uretan, dibertigarria, famimilia guztiarentzat? Bai, KOASTA-n ezaugarri guzti hauek betetzen dituen jarduera dugu. Paddle surf erreldoia edo Big SUP-a. Taldean probatzeko aproposa, bakoitzak pala bat hartuta eta taula gainean zutik, denak batera egin beharko duzue arraun. Hau bai erronka latza!
Irakasleak oreka mantentzeko oinarrizko trikimailuak erakutsiko dizkizue. Bere lana izango da partehartzaile guztiak koordinatzea taldeak aurrea egin dezan; guztiak taula gainean zutik egonda, ez da izango lan erraza. Baina emandako azalpenak jarraitzen badituzue, lortuko duzue.
Taldeko kide guztiek egin beharko duzue arraun Ondarroako uretan egiteko duzuen ibilbidea burutzeko. Konturatu orduko pasatuko zaizue denbora, barre algara artean, tokiko paisaiaz gozatzen duzuen bitartean.
Iraupena: 1h30
Prezioa: 25,90€