Información adicional
Duración | 1h30, 2h, 2h30, 3h |
---|---|
Número de personas | 2 personas, 3 personas, 4 personas, 5 personas, 6 personas, 7 personas, 8 personas, 9 personas, 10 personas |
Paddle Surf edo Stand Up Paddle, SUP, bere izenak ingelesez dion bezala, arraun batekin eta surfeko taula handi baten gainean zutik, ur azaletik irristatzean datzan jarduera da. Gaur egungo surf modernoaren aitzindari den jarduera honek, hainbat kulturatan protagonismo handia izan du, arrantzara itsasoratzeko modua izan bait da.
Saioa bi atal nagusitan banatuko da: lehenengo, lurrean, oinarrizko eduki eta teknikak azalduko dira praktikaren segurtasuna bermatzeko. Ondoren, azaldutakoa praktikan jarriko da irakasleak proposatutako ariketa eta jarduerekin. Oinarrizko teknikak menperatu ahala, jolas desberdinak proposatuko dira ikasleak saioari etekinik handiena ateratzeko. Azkenik ibilbide labur bat egingo da hasiera puntura bueltatzeko.
Gaur egun aisialdirako jarduera edo kirol disziplina bezala ezaguna den jarduera honek, mende luzeetako historia du. Gure arrantzaleek baleak arrantzatzeko traineruak erabiltzen zituzten bezala, beste kultura batzuetan, arrantzaleak kayak-ak erabiltzen zituzten. Mendeetako bilakaeraren ondoren, kayak mota asko existitzen dira, baina guztiek dute esentzia bera: jarduera hauen maitaleei ur eremu naturaletan murgildu eta praktikaz gozatzeko aukera eskaintzen diotela.
Saioa bi atal nagusitan banatuko da: lehenengo, lurrean, oinarrizko eduki eta teknikak azalduko dira praktikaren segurtasuna bermatzeko. Ondoren, azaldutakoa praktikan jarriko da irakasleak proposatutako ariketa eta jarduerekin. Oinarrizko teknikak menperatu ahala, jolas desberdinak proposatuko dira ikasleak saioari etekinik handiena ateratzeko. Azkenik ibilbide labur bat egingo da hasiera puntura bueltatzeko.
Aukeratu izena emango diezun sema-alaba kopurua eta zein astetan izango ditugun ur kirol udalekuez gozatzen.
77,80€ – 389,00€
Duración | 1h30, 2h, 2h30, 3h |
---|---|
Número de personas | 2 personas, 3 personas, 4 personas, 5 personas, 6 personas, 7 personas, 8 personas, 9 personas, 10 personas |
Ordutegia: ikastaroen hasiera ordua 10:00, 12:00, 16:00 edo 18:00 izango da. Beste hasiera ordu bat adosteko, jarri gurekin harremanetan.
Oharrak: Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Jarduera burutzeko 4 laguneko gutxieneko taldea osatu behar da. Parte hartzeko gutxieneko adina 8 urte. Gazteagoak parte hartzeko baldintzak kontsultatu.
Zer dago barne: Irakasle-gida titulatua. Materiala: Big SUP/SUP/KAYAK, pala eta txalekoa, Asegurua: RC eta istripuetakoa. Objektu pertsonalak gordetzeko aukera. BEZ-a.
Ondarroa EAEko hiriburu nagusietatik, Bilbo, Donostia eta Gasteiztik, ordubetera dago. Hiriburuetatik ibilgailu partikularrean etortzeko asmoa baduzue, A8 autopista hartuta, irteera desberdinak daude Ondarroara iristeko:
Hauek dira irteerak:
· Donostiatik: 54. irteera: Itziar-Deba
· Gasteiztik: 14. irteera: Elgoibar
· Bilbotik: 84. irteera: Matiena eta 88. irteera: Iurreta
· Behin Ondarroara iritsita, Arrigorri hondartzan aurkituko gaituzue.
Garraio publikoan etortzea bada zuen asmoa, ondorengo autobus-lineak dituzue:
· Bizkaibus A3915: Ondarroa - Ermua - Bilbao
· Bizkaibus A3916: Ondarroa - Durango - Bilbao
· Lurraldebus DB03: Lekeitio - Ondarroa - Donostia
· Lurraldebus BD04: Mallabia - Deba - Ondarroa
Udako egunetan hondartzatik gertu apakalekua aurkitzea ez da izaten lan makala. Aukerarik onena Zaldupe eskola publikoaren alboan dagoen doako aparkalekuan kotxea utzi eta ibai ondotik hondartzara oinez etortzea da. 10 minutuko ibilaldi atsegina da hondartzara eramango zaituena.
Bestalde, aurrean dugun Saturrarango hondartzak aparkaleku handi bat du. Bi hondartzak elkartzen dituen pasealekutik 5 minututan iritsiko zarete Arrigorri hondartzara. Mutrikuko udalak kontrolatzen duen aparkaleku honetan aparkatzeko, uda garaian, ordaindu beharra dago.
Eguzkitako krema, toalla, uretako arropa egokia (bainujantzia, kamiseta, neoprenoa…) eta aldatzeko arropa.
Egun pasa etortzeko asmoa baduzue, aukera zabala aurkituko duzue Ondarroako jatetxe eta tabernetan, pintxo, parrila, plater edo kazuelitak dastatzeko. Osatu zuen eguna bertako gastronomia dastatuz.
Kokapena
Arrigorri kalea 1, Ondarroa
GAZTE TXARTELA
%10 eko DESKONTUA
10% beherapena kayak eta padel surf ibilbide gidatuetan, ikastaroetan eta Big SUP jardueran.
Arrigorri hondartza
48700 Ondarroa
Bizkaia, País Vasco