10 orduko alokairu bonoa materiala zuk nahi duzunean erabili ahal izateko. Uda denboraldian zehar, jarri gurekin harremanetan materiala erreserbatzeko, KOASTA-ren instalakuntzetan jaso materiala eta uretara!
Kontsultatu bonoaren ezaugarri guztiak hemen.
Prezioa: 79,00 €
Oharrak: Materialaren alokairu kontratua sinatzen duen pertsonak 18 urtetik gora izango ditu eta alokatutako materialaren arduradun bakarra izango da. Alokairu kontratua sinatzean egingo da ordainketa. Alokairua bukatzean, fidantza gisa utzitako NAN-a, Pasaportea edo gidabaimena itzuliko da; materiala, alokairu hasieran zegoen baldintza berdinetan itzultzen bada.
Ondarroa EAEko hiriburu nagusietatik, Bilbo, Donostia eta Gasteiztik, ordubetera dago. Hiriburuetatik ibilgailu partikularrean etortzeko asmoa baduzue, A8 autopista hartuta, irteera desberdinak daude Ondarroara iristeko: Hauek dira irteerak: · Donostiatik: 54. irteera: Itziar-Deba · Gasteiztik: 14. irteera: Elgoibar · Bilbotik: 84. irteera: Matiena eta 88. irteera: Iurreta · Behin Ondarroara iritsita, Arrigorri hondartzan aurkituko gaituzue.
Garraio publikoan etortzea bada zuen asmoa, ondorengo autobus-lineak dituzue: · Bizkaibus A3915: Ondarroa - Ermua - Bilbao · Bizkaibus A3916: Ondarroa - Durango - Bilbao · Lurraldebus DB03: Lekeitio - Ondarroa - Donostia · Lurraldebus BD04: Mallabia - Deba - Ondarroa
Udako egunetan hondartzatik gertu apakalekua aurkitzea ez da izaten lan makala. Aukerarik onena Zaldupe eskola publikoaren alboan dagoen doako aparkalekuan kotxea utzi eta ibai ondotik hondartzara oinez etortzea da. 10 minutuko ibilaldi atsegina da hondartzara eramango zaituena. Bestalde, aurrean dugun Saturrarango hondartzak aparkaleku handi bat du. Bi hondartzak elkartzen dituen pasealekutik 5 minututan iritsiko zarete Arrigorri hondartzara. Mutrikuko udalak kontrolatzen duen aparkaleku honetan aparkatzeko, uda garaian, ordaindu beharra dago.
Eguzkitako krema, toalla, uretako arropa egokia (bainujantzia, kamiseta, neoprenoa…) eta aldatzeko arropa.
Egun pasa etortzeko asmoa baduzue, aukera zabala aurkituko duzue Ondarroako jatetxe eta tabernetan, pintxo, parrila, plater edo kazuelitak dastatzeko. Osatu zuen eguna bertako gastronomia dastatuz.