Lan Taldea | Koasta

Koasta

Whatsapp Koasta Ondarroa
Koasta

Koasta

Ondarroan, “koasta” hitzak, branka esan nahi du, hots, ontzi baten aurreko aldea, itsasoarekin topo egiten duen lehena eta ozeanoaren sakontasunetan barneratzea lortzen duena. Edozein itsasontzitako koastak bezala, proiektu honek ere, kostaldearekin erlazionatzeko modu berri bat aurkitu nahi du, baita, itsasoarekiko lotura tradizionala berritzeko tresna bat; gure marinel jatorriak aitortu, ezagutu eta arakatuz hain zuzen ere.

Koastan, jarduera dibertigarri eta errazak proposatzen ditugu; alde batetik, orografia, kultura eta Ondarroako kostaldea inguratzen duen ondare naturala ezagutzeko aukera, eta bestetik, marinel esentziaz jabetzeko aukera. Koastan, pertsonalizatutako esperientziak eta programatutako jarduerak aurkituko dituzu, kayak-a, SUP Stand Up Paddle edo Paddle Surf-a eta Big SUP erraldoia, besteak beste. Itsas haize, kresal usain eta olatuen soinu hipnotikoaz gozatzeaz gain, gure irakasleek, (bertakoak eta urteetako esperientzia dutenak), pertsonalizatutako esperientzia ahaztezina eskainiko dute, jardueretarako oinarrizko ezagutzak, ikuspegi profesional eta dibertigarri batetik jorratuz eta lekuko ondare natural zein kulturalaren gaineko informazioa eskainiz. Behin jarduera bukatuta, aisialdi eta gastronomia aukeren gaineko aholkuak emango dizkiete hala eskatzen dutenei.

Koasta Ondarroa
Ibon Pazos

Ibon Pazos

Nire izena Ibon da eta nire mundua erakutsi nahi dizuet. Ondarroan hasten da nire mundua, gauza orok, itsasoaren usaina duen hiribildu txikia eta neu jaio nintzen herria delarik. Nire haurtzaroa, arrantza sareen artean gogoratzen dut, itsasontzi batetik bestera saltatuz eta udako egun beroetan, kai-muturrean dzanga eginez.

+ leer más
Beñat Bidegain

Beñat Bidegain

Beñat da nire izena, Ondarroan jaio eta hazia. Tabernarien familia batetik nator, hain zuzen ere “Bar Lekue” eta “Bar Puerto”-ko tabernarien biloba naiz. Azkenaren izenak esaten duen bezala, portuko tabernariak ziren nire birraitonak eta amona. Hortaz, txikitatik bizi izan naiz portu gainean, Ondarroako arrantza-portuko txalupei eta kantauri itsasoari parez pare begira.

+ leer más
Nagore Ugalde

Nagore Ugalde

Ni Nagore naiz eta hurrengo lerroetan nor naizen eta itsasoarekiko eta naturarekiko dudan harremana azalduko dizuet. Nire bizitzako historia Bizkaiko ipar-ekialdeko ertzean kokaturik dagoen kostaldeko herri baten hasten da, Ondarroan.

+ leer más
Koasta Ondarroa

Kokapena

Arrigorri kalea 1, Ondarroa

Koasta Ondarroa

GAZTE TXARTELA

%10 eko DESKONTUA

10% beherapena kayak eta padel surf ibilbide gidatuetan, ikastaroetan eta Big SUP jardueran.

Esta web utiliza cookies Mas info Aceptar

lurra Itsasoa erraietara Koasta