Informazio garrantzitsua | Koasta

Koasta

Whatsapp Koasta Ondarroa

Nola iritsi Ondarroara

Ondarroa EAEko hiriburu nagusietatik, Bilbo, Donostia eta Gasteiztik, ordubetera dago. Hiriburuetatik ibilgailu partikularrean etortzeko asmoa baduzue, A8 autopista hartuta, irteera desberdinak daude Ondarroara iristeko:

Garraio publikoan etortzea bada zuen asmoa, ondorengo autobus-lineak dituzue:

*Behin Ondarroara iritsita, Arrigorri hondartzan aurkituko gaituzue.

Non aparkatu Ondarroan

Udako egunetan hondartzatik gertu apakalekua aurkitzea ez da izaten lan makala. Aukerarik onena Zaldupe eskola publikoaren alboan dagoen doako aparkalekuan kotxea utzi eta ibai ondotik hondartzara oinez etortzea da. 10 minutuko ibilaldi atsegina da hondartzara eramango zaituena.

Nola iritsi

Bestalde, aurrean dugun Saturrarango hondartzak aparkaleku handi bat du. Bi hondartzak elkartzen dituen pasealekutik 5 minututan iritsiko zarete Arrigorri hondartzara. Mutrikuko udalak kontrolatzen duen aparkaleku honetan aparkatzeko, uda garaian, ordaindu beharra dago.

Nola iritsi

Zer eraman behar dut

Eguzkitako krema
toalla
uretako arropa egokia (bainujantzia, kamiseta, neoprenoa…)
aldatzeko arropa

Non bazkaldu Ondarroan

Egun pasa etortzeko asmoa baduzue, aukera zabala aurkituko duzue Ondarroako jatetxe eta tabernetan, pintxo, parrila, plater edo kazuelitak dastatzeko. Osatu zuen eguna bertako gastronomia dastatuz.

Galdetu

Ze eguraldi daukagu gaur Ondarroan?

Itsasoaren baldintzak

Olatu eta haizearen iragarpena

Zure jarduera burutzeko egun eta ordu egokienak aukeratzeko itsasoaren baldintzen iragarpena interpretatzen laguntzea nahi baduzu, jarri gure lan-taldearekin harremanetan. Uneoro ari gara iragarpena kontsultatzen informazio iturri desberdinetan.

Marea

Itsasgora/Itsasbehera eta koefizienteak

Hemen dituzu hurrengo mareen ordutegiak eta hauen koefizienteak ikusgai. Gogoratu mareen koefizienteak itsasgora eta itsasbeheraren arteko altura diferentzia adierazten digula. Zenbat eta koefiziente altuagoa izan, marea biziagoak ditugu.

Marea kontsultatu

Webcam-a

Webcam honi esker Ondarroako badiako zuzeneko irudiak ikusi ahal izango dituzue. Kamera Saturraran hondartzan kokatuta dago.

Ikusi webgunea

Dog friendly

Txakurrak onartzen ditugu gure jardueretan. Kontutan izan zure txakurraren izaera nola jokatzen duen testuinguru berrien aurrean. Ez dugu nahi animaliarentzako esperientzi kaltegarri bat izaterik nahi, beraz, zentzuz jokatu. Segurtasun aldetik, kontutan izan zure txakurraren tamaina, egokiena kayak batean uretaratzea izan ohi da.

Koasta Ondarroa

Kokapena

Arrigorri kalea 1, Ondarroa

Koasta Ondarroa

GAZTE TXARTELA

%10 eko DESKONTUA

10% beherapena kayak eta padel surf ibilbide gidatuetan, ikastaroetan eta Big SUP jardueran.

Esta web utiliza cookies Mas info Aceptar

lurra Itsasoa erraietara Koasta