Artibai ibaiaren jaitsiera kayak edo paddle surfean
Ezagutzen al duzu kayakean arraun egitea bezain jarduera atseginik? Noski. Ibaian behera arraun egitea, marearen norabidea baliatuz. Abentura hau, Errenteria auzoan hasiko dugu. Ez galdu aukera!
Errenteriatik abiatzeak, Aieriko padura bisitatzeko aukera eskainiko digu, Artibai ibaian behera doazen urek Kantauri itsasoko urekin topo egiten duten lekua. Babestutako eremu hezegune honetan, hainbat hegazti, arrain eta ugaztunek aurkitzen dute bizilekua eta babesa. Aurrera jarraitu ahala, Ondarroako eraikinen artean murgilduko gara, herria bisitatzeko beste ikuspuntu batez gozatuz. Azkenik, badian, ibilbideari amaiera emango diogu Arrigorri hondartzan lehorreratuz.