Peñafraile eta Atxazpi: kayak + snorkel
Euskal Kostaldeko uretan nabigatzea, betiko grabatuta geratuko zaizun esperientzia bat izan daiteke. Nabigazioa, Peñafraileko itsaslabarraren inguruan kayak batekin egitea, magikoa izan daiteke. Esperientzia hau bizi nahi
Ondarroako badiako uretan hasiko da ibilbidea, lehenengo zatian, talaia zaharren azpitik igaroaz. Gidak adierazitako bidea eta erritmoa jarraitzea oso erraza izango da guztientzat.
Denbora gutxira, Peñafraile ingurura iritsiko gara, bertan atseden hartu eta snorkel egiteko aprobetxatuz. Itsaslabar hau inguratzen duen inguruak txundituko zaitu. Kotxeen igarobide izateaz gain, puenting egiteko erabilia den Atxazpiko zubia, alderik alde ageri da altuera esanguratsuan.