Erreserba baldintzak | Koasta

Koasta

Whatsapp Koasta Ondarroa

Erreserba baldintzak

Kontratazio Baldintza Orokorrak

Jarraian zehazten diren baldintza orokorrek KOASTA-k antolatutako jarduerei eragiten die. Baldintza Orokor hauek zorrotz aplikatuko dira, beraz, oso gomendagarria da hauek irakurtzea eta ulertzea. Zalantzarik izanez gero, KOASTAko zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko duzu.
Behin irakurrita eta ulertuta, jardueraren parte-hartzaileak, legezko ordezkariak edo taldeko ordezkariak onartu beharko dituzte, jarduera hasi baino lehen erabiltzaileak behar bezala jakinaraziak izan direla ziurtatzeko. Erreserba elektronikoki egiten bada, bezeroak baldintza hauek onartu eta deskargatu ahal izango ditu, baita posta elektronikora bidaltzeko eskatu ere.
Erreserba baieztatzen denetik, bezeroak berariaz bere gain hartuko ditu Baldintza Orokor hauek. Pertsona batek beste bat inskribatzen badu, bere izenean bere gain hartzen du baldintza hauetako bakoitza.

Zerbitzua eskaintzea

KOASTAk eskaintzen dituen zerbitzuetakoren bat kontratatzen duten parte-hartzaileek badakite turismo aktiboa edo abentura-kirola egingo dutela natur ingurunean, jardueraren arriskuak bere gain hartuz eta gidek adierazitako argibideak betetzeko erantzukizuna hartuz, segurtasun-baldintza optimoak mantendu eta istripu bat gertatzeko aukerak murrizteko.
Giden prestakuntza eta esperientzia egokia da beren jarduera garatzeko, beraz, jardueraren segurtasuna neurri handi batean haien argibideak betetzearen araberakoa da.
Eskaintzen diren jardueren baldintza aldakorrak, burutzen diren ingurunearen baldintzen eta parte hartzen duten pertsonen menpe daude / araberakoak dira. Beraz, jardueraren aurretik edo jardueraren bilakaeran bertan aldaketak jasan ditzakete (eguraldia, bat-bateko aldaketak, parte-hartzaileen arazo fisikoak, etab.), parte-hartzaileen osotasun fisikoa arriskuan jarriz. KOASTAk bertan behera uzteko erabakia hartzen badu, bezeroak eskubidea izango du atzeratzeko, beste jardueraren batez ordezkatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.
Gidak segurtasunari lotuta hartutako edozein erabaki jarraitu beharko du erabiltzaileak. Arriskua edo larrialdia gertatuz gero, monitoreak erabiltzaile-taldeak jarraitu beharreko jokabideak markatuko ditu, eta hauek erabakiak errespetatu beharko dituzte. Bestela, monitoreak jarduera bertan behera utzi dezake, parte-hartzaileek ordaindutako zenbatekoa galduz. Parte-hartzaileek edo hauetako batzuek gidaren jarraibideei kasurik ez egitea erabakitzen badute beren borondate eta askatasunez, ez beraiek, ez KOASTA edo beren ordezkariak ez dira haien patuaz arduratuko.

Gidek ahalmena izango dute parte-hartzaileei parte hartzea ukatzeko jarduerarako ekipo egokia eramaten ez badute edo egin beharreko ahalegina egiteko gaitasunik eza erakusten badute, inolako diru-itzulerarik gabe.
Bezeroaren betebeharra da jardueretan parte-hartzerakoan haurdunaldi, gaixotasun kardiobaskular, ezintasun edo parte-hartzailearen trebetasunak mugatu eta jarduera garatzea baldintzatzen duen edozein motatako egoeraren berri ematea. Era berean, alkoholaren, drogen eta / edo estupefazienteen eraginpean ez egotea onartzen du, baita erreakzio gaitasunean eragina izan dezakeen edozein botikaren eraginpean ere. Uretako jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, baldintza hori betetzen ez bada, parte-hartzaileak KOASTAri jakinaraziko dio bere kasuaz erabakitzeko.
Jarduera bakoitzean parte hartzeko ezarritako gutxieneko adina bete behar da. Jardueran parte hartzeko gutxieneko adina betetzen ez duten adingabeek legezko baimena izan beharko dute edo adinez nagusia den arduradun batekin batera parte hartuko dute.
KOASTAren konpromisoa kontratatutako jarduerarekin hasten da, beraz, bezeroari dagokio instalazioetara edo jarduera hasten den lekura bidaiatzea, hala badagokio. KOASTAren kontratuak eta erantzukizunak bere teknikarien lan zuzenean eta jarduera garatzen den bitartean soilik du eragina.
Bilera puntuan itxaroteko denbora 15 minutukoa izango da, aurrez ezarritako bilera ordutik zenbatzen hasita, denbora tarte horretan agertu ez diren parte-hartzaileek ordaindutako zenbatekoa galduko dute, jakinarazi gabe eta atzerapena eragin duten arrazoiak azaldu ezean.

Erreserbak

Erreserbak www.koasta.eus edo info@koasta.eus helbide elektronikoan egingo dira. Jardueraren erreserba egiteko, ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko da, eta aldatu egin daiteke zerbitzuaren eta parte hartzaile kopuruaren arabera. Ez da jarduera erreserbatutzat joko hitzartutako zenbatekoa ordaindu arte eta KOASTAri jakinarazi arte. Gordailua jaso ondoren, bezeroari erreserbaren berrespena jakinaraziko zaio posta elektronikoz.
Beren ezaugarriengatik erreserba gordailua egiteko portzentajeak aldatzea eskatzen duten jarduerak eta zerbitzuak, zuzenean baldintza partikularretan jakinaraziko zaizkio bezeroari.
Adierazitako prezioak pertsona bakoitzeko dira eta BEZa barne. Prezio horren barne jarduerarako beharrezko materiala, gida kontratatzea eta asegurua daude. Espezifikotasun handiagoa lortzeko, jarduera bakoitzaren programak prezioan sartutako zerbitzuak eta materialak zehazten ditu, bezeroak ekarri behar duen gutxieneko ekipamenduarekin batera.
Gogorarazten da, erreserba ekonomikoa egitean baldintza hauek irakurri eta onartu direla ulertzen dela.

Baliogabetzea

Erabiltzaileak edo kontsumitzaileak kontratatutako zerbitzuak bertan behera utzi nahi baditu, aplikatutako ezeztapen politika, honen bidez, bezeroak KOASTA indemnizatuko du:

· Jarduera hasi baino 15 egun lehenago: erreserba gisa ordaindutako zenbatekoa itzuliko da.
· Jarduera hasi baino 48 ordu eta 14 egun lehenago, erreserbaren % 25eko zigorra aplikatuko da.
· 48 ordu baino gutxiagoko denbora tartearekin erreserbaren % 100 izango da aplikatutako zigorra, itzulera eskubidea galduz.
· Jardueraren egunean eta orduan ez agertzeak kontratatutako jardueraren ordainketa osoa suposatuko du.

Erreserba baieztatzen denetik, bezeroak berariaz bere gain hartuko ditu Baldintza Orokor hauek. Pertsonaren batek besteren bat inskribatzen badu bere izenean, bere gain hartzen ditu Baldintza Orokor hauek.

Asegurua

KOASTAk IIG2019000407 Erantzukizun Zibileko Poliza du AXA konpainiarekin kontratatua, sektorearen dekretu arautzaileek eskatzen duten estaldurarekin. Gainera, programa eta jardueretan sartzen da Asistentzia Asegurua, 20190620373529 poliza zenbakia duena, istripuak gertatuz gero ohiko estaldurarekin.
Aseguru-baldintzei eta estaldurei buruzko informazio osoa jarduera zentroan eskuragarri dago eta bezeroari bidaliko zaio eskaera egin ondoren.

Irudi eskubideak

Parte-hartzaileek jarduera desberdinetan ateratako argazki eta bideo irudiak KOASTAren webgunean edo egoki iritzitako publizitate euskarrietan argitaratzea onartzen du. Parte-hartzaileak bere irudia inongo euskarritan ez argitaratzeko adierazpen idatzi bat auzkeztean soilik, KOASTAk ez ditu jarduera desberdinetan zehar ateratako argazkiak erabiliko.
Teknologia berriak, KOASTAk egin ditzakeen komunikazioetan, argitalpenetan eta ekintza komertzialetan sartuta daude, eta ondorioz, adin txikikoek parte hartzen duten zerbitzuetan ateratako irudi horietan agertzeko aukera ere badago.
Eta kontuan hartuta, auto-irudia izateko eskubidea Konstituzioaren 18. artikuluan aitortuta dagoela eta maiatzaren 5eko 1/1982 Legeak arautzen duen, ohorea, norberaren eta familiaren intimitatea; eta norberaren irudia arautzeko eskubidea (EB) 2016/679 Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen datuen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askearen babesari buruzkoa.
KOASTAk, baldintza hauek onartuz, bezeroak edo inskribatzen duen adingabearen guraso edo legezko tutorearen baimena eskatzen du, gure enpresarekin kontratatutako jardueretan, banan-banan edo taldean agertzen den irudiak, gure instalazioetan edo kanpoan, publizitate helburuekin erabili ahal izateko.
KOASTA baimentzen dut kontratatutako zerbitzuetan egindako irudien erabilera pedagogiko / komertzial bat egiteko eta hauek argitaratzeko:
· Konpainiaren webgunea eta sare sozialetako profiletan.
· Publizitate asmoekin ateratako bideo irudi edo film laburretan.
· Gure sektorearekin erlazionatutako aldizkari eta argitalpenetan.

Datuen Babesa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) 2016/679 Erregelamendua betetzeko, pertsona fisikoen datuen tratamenduari eta zirkulazio askearen aurrean pertsona fisikoen babesari buruzkoa, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) emandako Gomendioak eta Argibideak jarraituz, JAKINARAZTEN DA:
Eskatu eta emandako datu pertsonalak jabetza pribatuko fitxategi batean txertatzen dira. Bere hartzaile eta erantzule bakarra KOASTA izanik.
Eskatutako zerbitzuak behar bezala emateko beharrezko datuak soilik eskatuko dira, eta baliteke harremanetarako informazioa biltzea, hala nola legezko ordezkariak, tutoreak edo haiek izendatutako mendekoak.
Bildutako datu guztiek konfidentzialtasun-konpromisoa dute, legez ezarritako segurtasun-neurriekin, eta inola ere ez zaie hirugarrenei emango, fisiko edo juridikoki, bezeroaren, tutorearen edo legezko ordezkariaren aurretiazko baimenik gabe. Zerbitzua behar bezala emateko ezinbestekoak diren kasuak salbu.
Enpresaren eta bezeroaren arteko harremana amaitutakoan, datuak artxibatu egingo dira eta 24 hilabeteko epean mantenduko dira gutxienez, ondoren artxibatu egingo dira edo, bezeroari edo legezko ordezkariari itzuliko zaizkio.
Emandako datuak KOASTA Bezeroak izeneko fitxategian sartuko dira, kontratatutako zerbitzua kudeatzeko, fakturak igortzeko, harremanetarako eta bezeroekin lotutako prozedura guztietarako; horregatik nire baimena adierazten dut. Sarbide, zuzentze, ezeztapen eta oposizio eskubideak erabiltzeko aukera ere jakinarazi didate, idatziz adieraziz KOASTAri Artabide 19 4. helbidean. Ezk, Ondarroa edo info@koasta.eus helbide elektronikoan.


Koasta Ondarroa

Kokapena

Arrigorri kalea 1, Ondarroa

Koasta Ondarroa

GAZTE TXARTELA

%10 eko DESKONTUA

10% beherapena kayak eta padel surf ibilbide gidatuetan, ikastaroetan eta Big SUP jardueran.

Esta web utiliza cookies Mas info Aceptar

lurra Itsasoa erraietara Koasta