Nagore Ugalde | Koasta

Koasta

Whatsapp Koasta Ondarroa
Nagore Ugalde

Nagore Ugalde

Ondarroa, 1996

Ni Nagore naiz eta hurrengo lerroetan nor naizen eta itsasoarekiko eta naturarekiko dudan harremana azalduko dizuet. Nire bizitzako historia Bizkaiko ipar-ekialdeko ertzean kokaturik dagoen kostaldeko herri baten hasten da, Ondarroan.

Herri txiki hontan bizi diren beste familia asko bezala, ni neu ere arrantza munduari loturiko familia batetik nator, ordu asko sartu eta esfotzu asko eginiko lanetik. Nire haurtzaroaren inguruan ditudan oroitzapen guztiak edo ia gehienak itsaso alboan kokatzen ditut. Etxekoek, eguneroko lanaldi gogorra bukatu ostean, etxeko txikiekin egoteko indarra ateratzen zuten. Portuan aurkitzen genituen gurdietara igo, lasterketak egin eta leher eginda, kai-muturrean bainu eta dzanga batzuekin bukatzen genuen eguna.

Itsasoarekiko dudan harremana, nire etxekoek bizitakoarekiko guztiz desberdina da. 13-14 urte nituenean, lengusuarekin surfeko bi taula hartu eta inguruko hondartza batera joan ginen egunean, berak erakutsi zidan itsasoan gaudelarik zelako txikiak sentitu gaitezken. Era berean, ohartu nintzen itsasoak ere zerbait eskaintzen zidala, baina sentipen hauek deskribatzea oso zaila egiten zait; taula gainean eserita egotean azpitik igarotzen diren olatu txikien mugimendu eza sentitzea edota behin taulan zutik jartzean sentitzen den poza. Hau da itsasoak eskaintzen didana, lasaitasuna eta askatasuna aldi berean.

Lehen Hezkuntzan graduatua naiz, Gorputz Hezkuntzako eta Pedagogia Terapeutikoko mentzioekin eta, nire aburuz, inguru ezezagunak, itsasoak, mendiak, naturak, denbora libreak, kirolak, jarduera ezberdinak… eskaintzen dizkiguten aukera paregabeak ahalik eta gehien aprobetxatzea maite dut, geldirik egoteko emakumea ez bainaiz. Horregatik, proiektu honen parte naiz.

 

Koasta Ondarroa

Situación

Arrigorri kalea 1, Ondarroa

Koasta Ondarroa

Colaboramos con

10% de descuento

en tours guiados en Kayak y paddle surf, en cursos de kayak y paddle surf, en la actividad de Big SUP.

Esta web utiliza cookies Mas info Aceptar

tierra mar adentro Koasta