Ibon Pazos | Koasta

Koasta

Whatsapp Koasta Ondarroa
Ibon Pazos

Ibon Pazos

Ondarroa, 1997

Nire izena Ibon da eta nire mundua erakutsi nahi dizuet. Ondarroan hasten da nire mundua, gauza orok, itsasoaren usaina duen hiribildu txikia eta neu jaio nintzen herria delarik. Nire haurtzaroa, arrantza sareen artean gogoratzen dut, itsasontzi batetik bestera saltatuz eta udako egun beroetan, kai-muturrean dzanga eginez.

Ondarroako biztanleen gehiengoa bezala, arrantzarekin lotutako familia batetik nator, jende apal eta langilea, non, itsasoa, orduez kargatutako bizitza gogor bat den, ahalegin, sakrifizio eta ordu asko sartzea eskatzen duena.

Niretzat, ordea, itsasoarekiko erlazioa oso desberdina izan da betidanik. 12 urterekin, nire lehen surf taula oparitu zidaten. Orduan, niretzako, itsasoa eraldatu egin zen, nire bizitzaren parte bilakatu zelarik, nire arbasoentzat izan zenaren oso era desberdinean, alegia. Tradizionalki, itsasaldi handietan itsasoratzea arduragabetasuna zenean, niretzat, ozeanoak eskaintzen zuen beste aukera bat baliatzea zen.

Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua naiz eta, niretzat, natura, kirol, aisialdi eta abenturarako iturri bukaezina da. Mareak, korronteak, haizea, olatuak…, maite ditut, baita, mendiak, hauen hormatzarrak, basoak eta bere kolore berde biziak ere. Espazio hauen handitasunak, txiki sentiaraztea maite dut, zuhurtziaz jokatzera behartzen nauen sentsazioa, erabaki garrantzitsuak, norbere segurtasuna eta ingurukoena lehenesten erakutsi didan hori. Horregatik, naturaz gozatzen dut, batzuetan barrutik eta besteetan, kanpotik, ikusle sutsu eta erromantiko baten pare.

Proiektu hau, beraz, nire parte da, nire bidean hartutako eskarmentuaz, bizi garen paraje eder honen xehetasun guztiak azaltzeko parte bilakatu den proiektua. Bizkaiko Golkoaren txoko honek daukan kultura, jakituria eta ezkutuko xarmaz liluratuta geratzeko aukera paregabea.

Koasta Ondarroa

Situación

Arrigorri kalea 1, Ondarroa

Koasta Ondarroa

Colaboramos con

10% de descuento

en tours guiados en Kayak y paddle surf, en cursos de kayak y paddle surf, en la actividad de Big SUP.

Esta web utiliza cookies Mas info Aceptar

tierra mar adentro Koasta