Beñat Bidegain | Koasta

Koasta

Whatsapp Koasta Ondarroa
Beñat Bidegain

Beñat Bidegain

Ondarroa, 1997

Beñat da nire izena, Ondarroan jaio eta hazia. Tabernarien familia batetik nator, hain zuzen ere “Bar Lekue” eta “Bar Puerto”-ko tabernarien biloba naiz. Azkenaren izenak esaten duen bezala, portuko tabernariak ziren nire birraitonak eta amona. Hortaz, txikitatik bizi izan naiz portu gainean, Ondarroako arrantza-portuko txalupei eta kantauri itsasoari parez pare begira.

Gauez arrantza-ontzien motorrekin lokartzen nintzen, eta goizean bateleroak ondarroako badian ikusten nituen egunsentiarekin batera txibitan. Baga handia zegoenean, ohitura genuen goizean goiz esnatu eta etxeko bandan zetozen txalupak porturatzen ikusteko, gosaldu bitartean.

Lehio kanpoan nuen horrek, itsasoarekiko harreman sendoa eskaini dit beti. Izan ere, txikitan nire aisialdiko denborak itsosoarekin lotura estua zeukan: ostiraletan eskolatik irten bezain laster, aitarekin kai muturrera joaten nintzen, bere dokumentalen irudiak hartzen laguntzeko (olatuak, sareak, txalupak, lonjak…); larunbat goizetan kañabera hartu eta arrantzatzera joateko ohitura genuen, nire aitona arrantzale amorratua baizen afizioz; eta igandeetan, “Quintoko” haitzetan familiak zuen txabolan batzen ginen; haitz artean bañatu, karramarroak eta olagarroak harrapatu, olatuekin jolastu… horrela joaten ziren igandeak.

Beranduago, itsasoko kirolak ezagutu nituen, eta bertan sortutako lagungiro onari esker, itsasoa itsasertzetik begiratzetik, itsasotik itsazertza begiratzera igaro nintzen. Salto horrek, itsasoa gehiago ulertzen eta errespetatzen erakutsi zidan.

Txikitaz aitak esaten zidan: “Itsasoan beti errespetuz ibili. Beldurra inoiz ez, errespetua beti. Beldurrarekin ez zara itsasora irtengo. Errespetuarekin, itsasoa ezagutu eta berataz gozatzen jakingo duzu”. Hori beti buruan izanda, gure kostaldea uretatik ezagutzen dihardut azken urteetan.

Bizitzan aurrera eginez, Pedagogiako Graduan murgildu nintzen, eta ikasketa hauek bukatzen nebilela sortu zen KOASTA.

KOASTA, nire bizi esperientzia guztiak, nire formazio akademikoarekin lotzeko gune aberasgarria da, bai niretzako eta baita ekintzetan nirekin parte hartuko duen ororentzako. Ondarroako Badia, Artibai ibaiaren ahoa eta Ondarroako Arrantza portua, nire bizitzako jolasleku eta bizileku izan diren urte hauetan ikasi dudan guztia konpartitzeko espazio jostagarri bilakatzen ditu KOASTAk, ur-kirol eta bestelako ekintzen bidez.

Itsasoa eta gure kostaldea diren ingurune natural eta aldagarri hauetan, ikasi dudanaz gain oraindik asko daukat ikasteko; animatzen zara abentura honetan nirekin batera murgiltzen?

Koasta Ondarroa

Situación

Arrigorri kalea 1, Ondarroa

Koasta Ondarroa

Colaboramos con

10% de descuento

en tours guiados en Kayak y paddle surf, en cursos de kayak y paddle surf, en la actividad de Big SUP.

Esta web utiliza cookies Mas info Aceptar

tierra mar adentro Koasta